Estatutos

 

Estatutuak

Estatutuak pdf formatuan

 

I. KAPITULUA

IZENA, LURRALDE EREMUA, HELBIDEA ETA HELBURUAK

1.artikulua: Bergaran eratu da LEHEN MAILAKO PEDIATRIAREN EUSKAL ELKARTEA, AVPa, irabazi asmorik gabeko elkarte zientifiko eta profesional moduan, eta honako hauen babespean: 1978ko Konstituzio Espainiarraren 22 artikulua, apirilaren 1eko 19/77 Legea, Sindikalki elkartzeko eskubidea arautzen duena eta gainerako lege xedapenak.

2.artikulua: Euskal Autonomi Erkidegoa da jarduketarako lurralde eremua. Autonomi Erkidegoko lurralde historiko bakoitzean, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian, lurraldeko ataletan elkartuta egongo dira elkarteko kideak.

3.artikulua: Gaztelania eta euskara izango dira bi hizkuntza ofizialak.

4.artikulua: Elkartearen helbide soziala Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala da, Frantzia ibilbidea, 12 Donostia.

5.artikulua: Honako hauek dira Elkartearen helburuak:

a) Lehen mailako Pediatriaren garapena sustatu. Haurraren eta nerabearen osasun egoera hoberenaren bila, bere osasun sustatu, gaixotasunari aurre hartu eta gaixotzen badira, osasun berreskuratu.

b) Pediatriako Mediku egoiliarrentzat graduatuaurreko, graduatuondoko Lehen Arretan eta espezifikoan heziketa pediatriakorako irakaskuntzako gaiak bereganatu.

c) Pediatriarekin erlazionaturiko guztian eginkizun ikertzailea.

d) Haur osasuntsuarekin eta gaixo dagoenarekin erlazionaturiko hainbat osasun programa koordinatu.

e) Lehen mailako zentroetan pediatrian lan egiten dutenen arazoak eta kezkak jaso, eta bere bazkideen interes profesional, sozial, kultural eta ekonomikoak ordezkatu, defendatu eta sustatu, gainera Administrazioaren aurrean horiek denak gestionatu.

f) Gizarte eta Komunitateko Pediatria profesionalki hobetoen garatzeko baldintza egokiak topatzea sustatu.

g) Lehen mailako pediatriaren onerako, antzeko beste elkarte batzuekin ekintzak eta proposamenak koordinatu, eskualde mailakoekin, nazio edo nazioartekoekin.

h) Informazioaren teknologia berriak erabili, bazkideen arteko komunikaziorako lehentasunezko bide gisa.

II. KAPITULUA

ZUZENDARITZA ORGANOAK ETA ADMINISTRATZEKO MODUA

6.artikulua: honako hauek dira Elkartearen organoak: BATZAR NAGUSIA ETA ZUZENDARITZA BATZORDEA.

a) Elkarteko kide guztiek osatzen dute Batzar Nagusia.

b) Batzar Nagusiak urtean behin egingo du ohiko bilera, Zuzendaritza Batzordeak esandako tokian, eta honako gai hauen inguruan arituko dira:

- Hala balegokio, Zuzendaritza Batzordearen gestioa onartu, eta Batzorde horrek aurkeztu behar dituen Elkartearen kontu eta balantzeak.

- Leudekeen soberakinak, emariak edo dirulaguntzak nola inbertitu gastu guztiei aurre egin eta gero.

- Bazkide berriak onartu, desadostasun kasuak eta Batzarraren adostasuna behar duten gai guztiak, Aparteko Batzar Nagusiak onartu behar dituenak izan ezik.

- Bazkideak kanporatzea, horretarako hamar bazkideen edo ordezkaritza karduren bat duenen eskaera behar da.

c) Lehen deialdian eratzeko behar den quoruma bertan dauden eta ordezkaritza duten kideen erdia gehi bat, eta bigarren deialdian eratu daiteke ordu-erdi beranduago, bertaratutakoen kopurua edozein izanda ere.

d) Zuzendaritza Batzordeak deituko du Batzar Nagusia, bai ohikoa, nola apartekoa. Gainera, bazkide numerarioen ehuneko hogeiak eskatuta ere deitu daiteke Aparteko Batzar Nagusia, idatziz beti ere, eta bertan, Batzordeak aztertu beharreko gaia azaldu beharko da.

e) Elkartearen helburuen barruan dauden gaiak dira Batzar Nagusiaren eskumena.

f) Zuzendaritza Batzordearen lehendakaria izango da Batzar Nagusiarena ere, eta Zuzendaritza Batzordeko idazkaria izango da Batzar Nagusiarena ere.

g) Erabaki eta xedapen guztiak bertaratutakoen edo ordezkatutakoen gehiengo arruntarekin onetsiko dira. Eskua jasoz edo boto sekretu bidezko botazioak egingo dira, bertaratutako bazkideren batek hala eskatzen badu.

h) Batzar Nagusia, gutxienez hamabost egun natural aurretik deitu beharko da, idatziz edo posta elektronikoaren bidez, eta eguneko aztergaiak jakinarazi beharko dira. 6.artikuluko “d” atalean adierazitako bazkide kopuruaren eskariz aparteko bezala deitzen denean, eguneko aztergaien barruan eskatzaileek proposatutako arrazoia eta puntuak sartu beharko dira.

i) Eguneko aztergaien aurreikusi gabeko erabakiak har ditzake Batzar Nagusiak, hala erabakiz gero, beti ere Zuzendaritza Batzordearen proposamenez, edo bertaratutakoen gehiengoaren proposamenez.

j) Zuzendaritza Batzordeak beharrezko ikusten duen bakoitzean elkartuko dira Aparteko Bilkuran edo gutxienez bazkideen ehuneko hogeiak bilkura egitea idatziz eskatzen badute. Honako gaia hauetarako elkartuko dira:

- Estatutuak berritu edo aldatu.

- Elkartea desegin.

- Zuzendaritza Batzordearen kargu berriak hautatu.

- Ondare ondasunak erosi edo besterentzea, unean uneko egoerek hala egitea gomendatzen badute.

7. artikulua: Honako kide hauek osatzen dute Zuzendaritza Batzordea:

Lehendakaria, hiru Lehendakariorde, EAEko lurralde historiko bakoitzeko bat, Idazkaria, Diruzaina, hiru Batzordekide, EAEko lurralde historiko bakoitzeko bat eta web orriaren editorea, baita beste argitalpenenak ere, baleude.

a) Zuzendaritza Batzordeko Lehendakaria, Idazkaria eta Diruzaina horretarako deituko den Batzar Nagusian aukeratuko dira, urteko ohiko bilkurako eguneko aztergaien barruan sartutako puntu bat gehiago izango delarik. Aukeraketarako, Batzarraren botoen gehiengo soila beharko da, beti ere, bertaratutako bazkide numerarioen botoak bakarrik kontuan hartuta. Botoa beste norbaiten esku uztea ere onartuko da, behar bezala egiaztatuta bada. Lehendakariaren kargua txandakakoa izango da, eta ezingo du elkarren segidako bi agintaldi baino gehiagotan lurralde sekzio berekoa izan.

b) Lurralde bakoitzeko Lehendakariorde eta Batzordekide karguak lurralde sekzioek aukeratuko dituzte, nork bereak, eta Zuzendaritza Batzordeko Batzarkide bakoitzak eramango dituzte proposamenak Batzar Nagusira.

c) Zuzendaritza Batzordeak hautatuko du web orriaren Editorea, Lehendakari kargua berritzea dagokionean, eta beste edozein hautetsiren eskubide berak izango ditu Batzordean.

d) Lau urterako aukeratuko dira Zuzendaritza Batzordeko karguak, eta partaideen erdia bi urtez behin berrituko da. Urte bikoitietako Ohiko Batzar Nagusietan egingo dira eraberritze horien erdizka, 2004 urteari dagokio lehena, eta orduan berrituko dira honako kargu hauek: Lehendakaria, web orriaren Editorea, Gipuzkoako Lehendakariordea, Arabako Batzarkidea eta Bizkaiko Batzarkidea. 2006 urtean honako hauek: Idazkaria, Diruzain, Arabako Lehendakariordea, Bizkaiko Lehendakariordea eta Gipuzkoako Batzarkidea.

e) Borondatezko izaera izango dute karguek, ordaindu gabeak eta kideek ezingo dute Zuzendaritzako Batzordeko edozein kargutan elkarren segidako bi agintalditan baino gehiagotan egon; gainera, berriro Zuzendaritza Batzordeko kide izateko derrigorrez bi urte igaro beharko dira gutxienez.

f) Hiruhileko natural bakoitzean behin elkartuko da gutxienez Zuzendaritza Batzordea, eta kideen herenak hala eskatzen duen bakoitzean.

g) Lehendakariak deituko du Zuzendaritza Batzordea idatziz edo beste komunikabide baten bidez, zazpi egun aurretik eta eguneko aztergaiekin. Premiazkotzat jo behar bada, berrogeita zortzi ordu aurretik idatziz edo beste komunikabide baten bidez deitu daiteke. Baliotasunez eratuta geratuko da bigarren deialdian baldin eta bi kide eta Lehendakaria joaten badira.

h) Gehiengoz onartuko dira Zuzendaritza Batzordearen erabaki guztiak. Berdinketarik balego, beste Batzorde bat deituko litzateke 15 eguneko epean, eta eguneko aztergaietan puntu hori bakarrik sartuko litzateke. Berdinketak jarraituko balu, Lehendakariari dagokio kalitatezko boto bidez berdinketa haustea.

i) Zuzendaritza Batzordearen eginkizunak, honako hauek dira:

- Batzar Nagusiaren erabakiak burutu.

- Eragiten dien gaiak eztabaidatu eta konpondu.

- Batzarrak onartu beharreko lan-planak programatu, eta Batzarrak agindu liezaiokeen beste edozein.

Zuzendaritza Batzordeari, eta horren ordezkaritza duen Lehendakariari dagokio Elkartearen izenean jardutea.

Lehendakariordeei, berriz, Lehendakariaren ordezko lanak egitea, eta Lehendakariak edo Zuzendaritza Batzordeak ematen dizkion ordezkaritza lanak egitea.

Idazkariari dagokio administrazio eginkizunak, baita elkartutako kide guztien arteko harremana mantentzea, akta idaztea eta akta liburua zaintzea ere.

Diruzainaren eginkizunak berriz, Elkartearen ondasunak administratu eta diruzaintza kontuak.

Web orriaren editoreak Elkartearen informazio eta komunikazio elektronikoaren elementuak antolatu eta mantentzeko eginkizunak izango ditu, elkarteko kideekin, beste estamentuekin eta gizartearekin, beti ere Zuzendaritza Batzordearen oniritziarekin.

j) Zuzendaritza Batzordean ustekabe postuak hutsik geratuko balira, behin behingoz batzordekideen proposamenez bete ahal izango dira, hurrengo Batzar Orokor Ohikoan izendapen horiek berretsi edo izendapen berriak egin arte.

III. KAPITULUA

ONARTZEKO ETA BAZKIDE IZAERA GALTZEKO PROZEDURA

8. artikulua: Lehen mailako Pediatriaren Euskal Elkarteko bazkide izango dira Euskal Herriko Pediatría Elkarteko bazkide direnak eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan lehen arretako pediatrian lanean dihardutenak. Gainera, nahiz eta Euskal Herriko Pediatría Elkarteko bazkide ez izan, Elkarteak proposatzen dituen helburuekin bat datozen lehen arretako pediatrak izan daitezke bazkide. Horrez gain, Lehen arretako Pediatria Elkarterik ez dagoen beste Autonomia Erkidegoetako lehen arretako pediatrak izan daitezke bazkide.
Elkarteko bazkide numerario izateko behar beharrezkoa da Pediatriako eta espezialitate horietako titulua edukitzea, Lehen Arretan lan egitea eta honako Estatutu hauek onartzea.
Bazkide agregatuek Elkarteko ekintza guztietan parte har dezakete, hizpidea izango du baina hautespiderik ez eta ezingo dute Zuzendaritza Batzordean parte hartu.
Elkartearekin lan egin nahi duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak izango dira bazkide lankide. Nahi badute, Elkarteak antolatutako zientzia eta prestakuntza ekintzetan parte har dezakete bazkide lankide horiek, eta Batzarretan ere parte har dezakete; Batzar horietan hizpidea izango dute, baina ez hautespiderik eta ezingo dute Zuzendaritza Batzordean parte hartu.
Lehen mailako Pediatrian egin duten lanagatik edo ekarpenagatik ohorezko bazkide izan daitezke hainbat pertsona fisiko edo juridiko, izendapen hori hartzeko merezimenduak egin dituztenak, beti ere Zuzendaritza Batzordearen proposamenez, eta Batzar Nagusian berretsita.

9.artikulua.- AVPap elkartearen bazkideak lantoki edo bizilekuaren araberako atxikituko dira lurralde sekzioetara, eta ezingo dute lurralde sekzio bat baino gehiagoko kide izan.

10.artikulua: 8.artikuluan adierazitako betebeharrak betetzen ez dituzten Haur eta Nerabeak atenditzen lan egiten duten profesional guztiek, nahi izanez gero, Elkarteak burututako Zientzia eta Prestakuntza Ekintzetan parte har dezakete.

11.artikulua: Honako arrazoi hauengatik gal daiteke Elkarteko kide izaera:

a) Bazkideak izaera horri uko egiten badio.

b) Bi urteko epean ezar daitezkeen kuotak ez ordaintzeagatik.

c) Lanbidearen arau deontologikoekiko errespetu ezagatik.

d) Euskal Herriko Pediatria Elkarteko bazkide izatea galtzeagatik.

Elkartetik alde egin dezan edo bazkide izatea utzi arazteko, Zuzendaritza Batzordearen proposamenez Batzar Nagusiko kideen %75aren berrespena behar da.

IV. KAPITULUA

BAZKIDEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

12.artikulua: Estatutu hauen xedapenak betetzera behartuta daude bazkide guztiak sartzen diren unetik, eta eskubide horiek edukiko dituzte eta betebehar horiek bete beharko dituzte.

13.artikulua: honako hauek dira Bazkideen eskubideak:

a) Batzar Nagusietan parte hartu eta bertako deliberazioetan aktiboki parte hartu.

b) Elkartearen zerbitzu eta abantailak erabili eta gozatu.

c) Elkartearen bizitzan benetan eta eraginkorki parte hartzea, horretarako Elkartearen gainean eta egiten dituen ekintzen gainean galderak egin ditzake, baita proposamenak, iradokizunak eta kexak azaldu ere.

d) Estatutuen arabera, Batzar Nagusiaren deialdia sustatu eta aztergaiak proposatu.

e) Gobernu organoetan parte hartu, eta horien lana eta kideena gaitzetsi.

14.artikulua: honako hauek dira bazkideen betebeharrak:

a) Gobernu organoek ematen dituen legezko erabakiak errespetatu,bete eta betearaztea.

b) Elkartearen onerako beharrezkoa denean, eskatzen den lankidetza ematea.

c) Batzarrak proposatu eta izendatutako karguetan eskuzabaltasunez lan egitea.

d) Batzarretara joan eta parte hartzea, baita bozketetan ere.

e) Ezarritako kuotak ordaintzea.

V. KAPITULUA

FUNDAZIOAREN ONDAREA: DIRU-BALIABIDEEN GESTIOA.

15.artikulua: Elkarteak ez du inolako ondarerik sortu denean.

16.artikulua: Irabazi asmorik gabeko Elkartea izanik, Zuzendaritza Batzordearen bileran erabakiko dira kuoten kopuruak, eta Batzar Nagusiak berretsi egin beharko du.

Bankuko kontu korronte bat edukiko du Elkarteak, eta diru horiek erabiltzeko diruzainaren eta, gutxienez, Zuzendaritza Batzordeko beste kide baten sinadura beharko da.

17.artikulua: honako hauek izango dira diru-baliabideak:

a) Kideen kuotak.

b) Doan emandakoetatik lortutako diru-sarrerak.

c) Erakunde Publiko edo Pribatuek agindutako estudio eta txostenak egin eta argitaratzeagatik lortutako diru-sarrerak.

VI. KAPITULUA

KAPITAL SOZIALA DESEGIN ETA ERABILTZEA.

18.artikulua: Batzar Nagusiaren aparteko bilkura, horretarako bereziki deitutakoa, Batzarra bera desegitea erabaki dezake, beti ere, bertaratutakoen %75aren gehiengoarekin. Desegingo balitz, Elkartea likidatzeko ardura izango lukeen batzorde bat izendatuko luke Batzar Nagusiak, eta haurtzaro eta nerabezaroaren alde lan egiten duen ongintza elkarte bati dituen ondare guztiak emateko.

VII. KAPITULUA

ESTATUTUAK ALDATZEKO

19.artikulua: Batzar Nagusiak aparteko bilkuran, helburu horrekin deituta, alda ditzake estatutu hauek.


Ramón Ugarte

Jose Ignacio Zudaire